Pribatutasun politika orokorra
1 Datu pertsonalen politika
Webgune honen bidez BADESA, S.A.U-k, egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei dagokien Datu Pertsonalen Politika modu erraz eta arinean adierazi nahi du.
Datuak Babesteko Politika hau garatzeko, kontuan hartu da datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa, eta haren helburua da datu pertsonalen titularrei haien tratamenduari buruzko alderdi zehatzak jakinaraztea da, besteak beste, tratamenduaren helburuak, dagozkien eskubideak egikaritzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak eta segurtasun-neurriak.
Politika hau aplikagarri izango da BADESA, S.A.U-k emandako zerbitzuetatik eta webgunetik jasotzen den informaziora.
2 Nor da zure tratamenduen arduraduna?
BADESA tratamendu jardueren arduraduna da eta haren kontaktu datuak hurrengoak dira:
• Posta helbidea: Egigurentarren kalea 2, behea 20600 - (Eibar) - Gipuzkoa
• Telefonoa: 943 700 799
3 Nor da datu pertsonalen babesaren ordezkaria
Datuak Babesteko Ordezkariaren (DBO) eginkizuna datuak babesteko oinarrizko eskubidea babestea eta arlo honetan indarrean dagoen eta BADESA, S.A.U-ri aplikagarri zaion araudia betetzea da. BADESA,S.A.-ko DBO-arekin kontaktuan jar zaitezke hurrengo helbidean: dbo@badesa.eus.
4 Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?
Datu tratamenduaren helburua BADESA, S.A.U-k egiten dituen tratamendu jarduera bakoitzari dagokio eta Tratamendu-Jardueren Erregistroan ikus daiteke. Tratamendu jardueren erregistroa.
Tratamendu jarduera bakoitzak dituen helburu zehatzen inguruan informatuko zaizu datuak jasotzen diren bide desberdinetan dauden klausula informatzaileen bidez, hala nola, web inprimakiak, paperezko inprimakiak eta karteletan beste batzuen artean.
5 Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
BADESA, S.A-k egiten duen datu pertsonalen inguruko tratamendua lege-eginbeharra betetzeko, interes publikoaren izenean edo esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren adostasunarekin egiten da.
Interesdunaren adostasuna beharrezkoa bada datuak tratatzeko, interesdunaren borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabe, zehatz eta arrazoitua izango da, deklarazio edo egintza positibo argi batez egina.
Tratamendu-jardueren erregistroak, tratamendu jarduera bakoitzari aplikagarri zaio oinarri juridikoa jasotzen du..
6 Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira gordeko dagokion tratamenduaren xedeetarako behar den denbora baino gehiagoz, salbu eta interes publikoaren izenean artxibatzeko, ikerketa zientifiko edo historikorako edo estatistika-xedeetarako gorde behar badira, eta tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunen preskripzio-epea bete arte.
7 Nola lortu ditugu zure datuak?
Interesdunak zuzenean eman ditu tratatzen diren datuak. Datu pertsonalak interesdunak zuzenean eman ez baditu, horren berri emango zaio dagozkion informazio-klausulen bidez, datuak lortu ondoren, arrazoizko epe baten barruan, eta gehienez ere hilabete baten barruan.
8 Nori komunikatuko zaizkio zure datuak?
Tratamendu-jarduera bakoitzean komunikatzen diren datuen hartzaileak Tratamendu-Jardueren Erregistroan kontsulta daitezke. BADESA, S.A.U-k datu pertsonalak hirugarrenei soilik jakinarazten dizkie, baldin eta beharrezkoa bada tratamenduaren xedeagatik edo tratamendua hobeto kudeatu ahal izateko.
Tratamendu Jardueren Erregistroan adierazitakoaz gain, BADESA, S.A.U-k ez dizkie datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala agintzen ez badu behintzat.
9 Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsona fisikok egikaritu ditzake indarrean dagoen araudiak ematen dizkion eskubidean: irispide-eskubidea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea, mugatzea, transferitzea eta banakako erabaki automatizatuen objektu ez izatea.
- Irispide-eskubidea: Interesdunak eskubidea izango du BADESA, S.A.UK egiazta diezaion berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez eta, hala bada, datu pertsonalak irispidean izateko eskubidea.
- Zuzentzea: datu pertsonal okerrak atzerapen bidegaberik gabe zuzentzea eta datu pertsonal osagabeak osatzea ahalbidetzen du.
- Ezereztea: datu pertsonalak ezereztea eta BADESA, S.A.U-k datu horiek tratatzeari uztea, salbu eta lege-betebehar batek kontserbatzea eskatzen badu eta BADESA.S.A.Uk datuak tratatzeko interes legitimo larriak ez baditu interesdunen interesen gainetik indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Mugatzea: legeak ezarritako baldintzetan, datuen tratamendua geldiaraztea ahalbidetzen du. Modu horretan BADESA, S.A.U-k etorkizunean datuak tratatzea ekidingo da. Soilik kontserbatuko dira legeak zehaztutako arrazoiengatik edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko,
- Aurka egitea: Interesdunak, bere egoera partikularra dela eta, edozein unetan berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egitea ahalbidetzen du.BADESA,S.A.U-k datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Transferitzea: interesdunak bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzea ahalbidetzen du. Eskubide hau egikaritzeko, beharrezkoa izango da titularrak helbide elektroniko bat ematea.
- Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izatea: interesdunari tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta berarengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izatea bermatzen dio, profilak egitea barne.
Interesdunaren adostasuna beharrezkoa bada datuak tratatzeko, interesdunaren borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabe, zehatz eta arrazoitua izango da, deklarazio edo egintza positibo argi batez egina. Interesdunak adostasuna kendu dezake edozein unetan. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean. Tratamendu bakoitzaren izaeraren arabera, adostasuna kentzeak datu pertsonal horiek erabiltzen ziren zerbitzua ematen jarraitu ezin izatea ekar dezake, horiek ezinbestekoak baitira horretarako..
10 Nola egikaritu daitezke eskubideak?
DBOari zuzendutako idazki baten bidez egikaritu ditzakezu eskubideak, "Tratamenduaren arduraduna" eta "Datuak Babesteko ordezkaria" ataletan jasotako harremanetarako datuen bidez, "Datuen Babesa" erreferentzia adierazita (jaitsi eskabide-orriak PDF formatuan).
Interesdunen eskaerei erantzuteko, gehienez hilabete batetik hiru hilabete bitarteko epea izango da, eskabideak jasotzen direnetik zenbatzen hasita. Eskabidean honako hauek jaso behar dira: izen-abizenak eta NANaren fotokopia, eskaera oinarritzen duen arrazoia eta jakinarazpenetarako helbidea.
BADESA, S.A.U-k zure eskubideen egikaritzan emandako erantzunarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (http://avpd.euskadi.eus/) edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (https://www.aepd.es/es) erreklamazioa jartzeko eskubidea daukazu.
11 Zer da konfidentzialtasun betebeharra?
Datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen duten pertsonek konfidentzialtasun-betebeharra bete beharko dute, datu pertsonalak hauen segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuak izan daitezen, baimenik gabeko edo zilegi ez den tratamenduaren aurkako babesa eta horien galera, suntsipen edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa barne, neurri tekniko edo antolamendu-neurri egokiak aplikatuz ("osotasuna eta konfidentzialtasuna").