Hemen zaude: Hasiera Pribatutasun politika orokorra Herritarren eskaerei buruzkoa

Herritarren eskaerei buruzkoa

Arduraduna

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

  • DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA
  • IFK: G20079703
  • Eskubideak baliatzeko posta helbidea: Egigurendarren kalea, 2 behea, 20060, Eibar, Gipuzkoa
  • Eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: debabarrena@debabarrena.eus.

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Mankomunitateak tratatu egiten ditu datu pertsonalak, herritarren kexak, oharrak, iradokizunak, erreklamazioak eta eskaerak kudeatzeko, baita Mankomunitateak egindako administrazioarekin lotutako jarduketa kudeatzeko ere.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • Botere publikoa egikaritzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua.
  • Lege obligazioa betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena..

Hartzaileak

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Zure datu pertsonalak ez dira lagako, nola eta ez den beharrezkoa lege obligazioak betetzeko edo kanpo hornitzaileek zerbitzua eman ahal izateko.

Nazioarteko transferentziak

Bidaltzen ditugu zure datuak Europar Batsunetik kanpo?

Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Alor honetako jarduerak kudeatzearekin lotutako datu pertsonalak gorde egingo dira, harik eta delako eskaera ebatzi artean; horren ostean, blokeatu egingo dira, eta halaxe jarraituko dute jarduera haietatik erator litezkeen erantzukizunak eskatzeko epeak irauten duen bitartean.

Erakundeko langile espezifikoek bakarrik izango dute blokeatutako datuetarako sarbide murriztua.

Eskubideak

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edozer pertsonak du eskubidea baieztapen bat jasotzeko, baldin eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA pertsona horren datu pertsonalak tratatzen ari baldin bada.

Hala, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzekoa ere; halaber, datu horiek ezabatzeko ere eskatu ahal izango dute, besteak beste, ez badira beharrezkoak bere garaian jaso ziren xederako.

Inguruabar batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko lirateke.

Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote datuen tratamenduari. Hala denean, erakundeak datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEARI helarazitako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko, beren kabuz deskargatzeko edota Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesdunak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, goian adierazitako helbideetara jota.

Pertsonak iritziko balio bere eskubideak ez direla behar bezala artatu, eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean, www.avpd.es webgunean adierazitako posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak, teknikoak eta antolaketarekin lotutakoak, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan jasotakoak izango dira, zeinak deskribatuta ageri baitira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan.