Etxez etxeko bilketa zerbitzuari buruzkoa
Arduraduna
Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?
- DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA
- IFK: G20079703
- Eskubideak baliatzeko posta helbidea: Egigurendarren kalea, 2 behea, 20060, Eibar, Gipuzkoa
- Eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: debabarrena@debabarrena.eus.
Xedea
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Mankomunitateak tratatu egiten ditu datu pertsonalak, bolumen handiko tresneria etxez etxe biltzeko zerbitzua kudeatzeko, baita Mankomunitateak egindako administrazioarekin lotutako jarduketa kudeatzeko ere.
Legitimazioa
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
- Botere publikoa egikaritzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen Dituena.
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duena.
- 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.
- Hiri hondakinen gaikako bilketa zerbitzua arautzeko ordenantza, 2018ko maiatzaren 16koa.
Hartzaileak
Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Zure datu pertsonalak ez dira lagako, nola eta ez den beharrezkoa lege obligazioak betetzeko edo kanpo hornitzaileek zerbitzua eman ahal izateko.
Nazioarteko transferentziak
Bidaltzen ditugu zure datuak Europar Batsunetik kanpo?
Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.
Gordetzea
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Alor honetako jarduerak kudeatzearekin lotutako datu pertsonalak gorde egingo dira, harik eta delako pertsonari eskainitako zerbitzuak irauten duen bitartean; horren ostean, blokeatu egingo dira, eta halaxe jarraituko dute jarduera horietatik erator litezkeen erantzukizunak eska litezkeen bitartean.
Erakundeko langile espezifikoek bakarrik izango dute blokeatutako datuetarako sarbide murriztua.
Tratamendua eska dezaketen datu ekonomikoak gorde egingo dira, aplikatzekoa zaien zerga legeria betetzeko beharrezkoa den denbora tarteetan..
Eskubideak
Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?
Edozer pertsonak du eskubidea baieztapen bat jasotzeko, baldin eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA pertsona horren datu pertsonalak tratatzen ari baldin bada.
Hala, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzekoa ere; halaber, datu horiek ezabatzeko ere eskatu ahal izango dute, besteak beste, ez badira beharrezkoak bere garaian jaso ziren xederako.
Inguruabar batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko lirateke.
Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote datuen tratamenduari. Hala denean, erakundeak datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.
Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEARI helarazitako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko, beren kabuz deskargatzeko edota Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatetik beste erakunde batera transmititzeko.
Interesdunak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, goian adierazitako helbideetara jota.
Pertsonak iritziko balio bere eskubideak ez direla behar bezala artatu, eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean, www.avpd.es webgunean adierazitako posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.
Segurtasuna
Ezarritako segurtasun neurriak, teknikoak eta antolaketarekin lotutakoak, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan jasotakoak izango dira, zeinak deskribatuta ageri baitira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan.