Hemen zaude: Hasiera Pribatutasun politika orokorra Bideozaintzari buruzkoa

Bideozaintzari buruzkoa

Arduraduna

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

  • DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA.
  • IFK: G20079703.
  • Eskubideak baliatzeko posta helbidea: Egigurendarren kalea, 2 behea, 20060, Eibar, Gipuzkoa.
  • Eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: debabarrena@debabarrena.eus.

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak tratatu egiten ditu datu pertsonalak, garbiguneetako eta eraldaketa estazioetako bideozaintza kudeatzeko, instalazioen erabilera gainbegiratzeko xedez.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • Datuak Babesteko Europako Erregelamenduak ezartzen du datuak tratatzeko lege oinarria, hain zuzen, 6.1.f) artikuluan.

Hartzaileak

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, nola eta ez den suertatzen DEBABARRENARI eskatutako obligazioak bete beharra.

Nazioarteko transferentziak

Bidaltzen ditugu zure datuak Europar Batsunetik kanpo?

Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Hartutako irudiak hilabetez gordeko dira.

Datu horiek gorde beharra balego zerbitzuaren erabilera onaren kontra egiten duten egintzak egiaztatzeko, blokeatu egingo dira, harik eta egiaztapenak egin arte..

Eskubideak

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edozer pertsonak du eskubidea baieztapen bat jasotzeko, baldin eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA pertsona horren datu pertsonalak tratatzen ari baldin bada.

Interesdunak bere datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea izango du.

Era berean, pertsonak eskubidea izango du emandako baimena erretiratzeko.

Interesatutako pertsonak bere eskubideak baliatu ahalko ditu, eta horretarako eskaria egin beharko du goian adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora; eskubideak baliatzeko formulario bat topatuko du horretarako, www.debabarrena.eus atariko pribatutasun atarian.

Erreklamazio bat ere aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Agentzian, batez ere eskubideak baliatu ezinik geratu baldin bada. Horretarako, www.agpd.es atarian zehaztutako posta helbidera edo helbide elektronikora idatzi beharko da.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta antolaketa neurri tekniko egokiak baliatuko dira haien tratamenduan, datuok ez daitezen aldatu, galdu, beste nolabait tratatu edota baimenik gabe eskuratu.