Administrazio Kontseilua
- Eraketa: Administrazio Kontseilua osatuko duten kideak bost baino gehiago eta bederatzi baino gutxiago izango dira eta Batzar Nagusiak izendatuko ditu. Kontseiluak gutxienez bi urte eta gehienez bost iraungo ditu.
- Administrazio Kontseiluaren eskuduntzak hurrengoak dira:
- Sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza Administrazio Kontseiluaren esku egongo da, eta azken hori Batzar Nagusiak izendatuko du.
- Administrazio Kontseiluak sozietatearen funtzionamendua bideratzeko ahalorde zabalenak izango ditu. Halaber, administraziokoak, ordezkaritzakoak eta hertsi-hertsian jabetza-arlokoak diren ekintzak egin ahalko ditu, Legeak edo estatutu hauek Batzar Nagusiaren eskumenekoak bakarrik direla ezartzen duten eskumenetan salbu.
- Hori horrela, Administrazio Kontseiluak, sozietatearen izen eta ordezkaritzan, honakoak egiteko eskumena du: administraziokoak, lagatzekoak eta hertsi-hertsian jabetza-arlokoak diren ekintza eta negozio oro, edozein pertsona fisiko edo juridikorekin, bai eta organismo ofizialekin eta finantza- eta banku-erakundeekin ere, Espainiako Bankua eta banku ofiziala barne. Eskumen zabal horien barruan, Estatutuetan adierazten direnak sartzen dira.