Laneko Segurtasuna
Hauek dira gure eginkizunak:
- Erakundean prebentzioa sustatu eta bere antolakuntzan parte hartu.
 - Adostutako Laneko Segurtasun eta Higieneko politika sustatu, laneko instripuen prebentzio eta gaixotasun profesionalen programak garatuz eta enpresak ezarritako laneko baldintzak hobetuz.
 - Bete beharreko lege eta araudiei buruz aholkatu.
 - Onartutako laneko arriskuen prebentzioen programa eta aplikatu beharreko araudien eta kodeen betetze eraginkorra ikuskatu.
 - Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak ekiditzeko, laneko arauen, produktu kimiko arriskutsuen fitxa teknikoen, eta orokorrena, beharrezkoa denean, Erakundeko barne Araubide baten elaborazioan parte hartu eta sustatu.
 - Erakundeko maila guztietarako laneko arriskuei buruzko informazio eta formakuntza programak diseinatu eta garatu.
 - Laneko istripuen ikerketak egin, zergatiak zehazteko eta egokiak diren ekintza zuzentzaileak hartzeko berriro gertatu ez dadin.
 - Laneko arrisku zehatzak kontutan edukiz, banakako babes ekipamenduen ezarpena, banaketa eta hautaketa mekanismo egokiak ezarri.
 - Laneko Segurtasuneko Batzordeetan parte hartu kide aktibo bezala, langileen eta enpresaren ordezkariei aholkularitza eta elkarlana emanez.
 - Prebentzio zerbitzuekin elkarlanean aritu.
 

